Kaixo!👋

Kataluniako 👠Genera elkartearekin elkarlanean antolatu dugun formazioa aurkezten dizuegu: «Harremana zaindu, kalteari aurre egin».

Gure komunitateak ez daude indarkeriatik salbu, eta askotan tresnarik gabe aurkitzen gara horri kolektiboki heltzeko.

Formazio honetan, zigorretik urrunduta, esku-hartze komunitariorako tresnak landuko ditugu: eragindako mina erreparatzeko, erantzukizuna hartzeko eta harremanak zaintzeko.

📅 Noiz? 2027ko urtarrilaren 22, 23 eta 24an

📍Non? Denbora Espazioan (Izarra, Urkabustaiz, Araba)

👥 Formatzaileak: Laura Macaya eta Abel Huete

👛 Aportazioa: 250 €

📝 Izen-ematea: https://labur.eus/JustiziaFeminista (azken eguna abenduak 20)

ℹ️ Info+
: https://labur.eus/JustiziaFeministaINFO

Plaza mugatuak!

Animatu eta zabaldu!

Utzi iruzkin bat!

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top