
Ikerketa eta diagnostikoak
Sexologiaren eta feminismo intersekzioaren ikuspegitik, gure lan eremuarekin lotutako hainbat interes-arlori buruzko ikerketak egiten ditugu. Ikertzeak eta jakintza partekatzeak etorkizuna eraikitzen laguntzen digu.
Zertarako ikerketa bat?
- Begiradak zabaltzeko, estereotipoei aurre egiteko eta eraldaketa sozial eta politikoan eragiteko.
- Errealitateak eta proposamenak ikusarazteko eta ideiak zabaltzeko.
- Ezagutza inklusiboa sortzeko eta komunitateak ahalduntzeko.
Sexu-aniztasunari, berdintasunari, hezkidetzari… buruzko diagnostikoak ere egiten ditugu, batez ere ikastetxeetan.
Zergatik diagnostikoa?
- Zentroaren egungo egoerari buruzko azterketa egiteko eta ahulguneak, indarguneak eta hobetzeko arloak detektatzeko.
- Pedagogia feminista ikastetxeko kulturan, politikan eta praktiketan txertatzeko.
- Aniztasunari modu integralean erantzuteko.
- Zisheteropatriarkatuaren ondoriozko indarkeria matxistak goiz prebenitzeko (emakumeen ikusezintasuna, LGTB+fobia…)
- Epe labur, ertain eta luzerako ekintza-plan bat sustatzeko.
Begiratu gure lanak
- HEZKIDETZA ETA SEXU ANIZTASUNA DIAGNOSTIKOA TOKI EDER2022-2023 egindako diagnostikoa aurkezten dugu Tokiederren. Nahiko agerikoak dira Tokiederrek azken urteetan eman dituen urratsak eskola inklusiboa eta indarkeriarik gabekoa lortzeko bidean. Berdintasunaren eta hezkidetzaren aldeko apustu argia egin da, eta horren adierazle dira egunez egun helburu hori lortzeko bidean aurrera egiteko sortzen diren egiturak. Horren adibide dira familien, irakasleen eta ikasleen Hezkidetza Batzordeak. Hezkuntza… Informazio Gehiago: HEZKIDETZA ETA SEXU ANIZTASUNA DIAGNOSTIKOA TOKI EDER
- “GIZON EZ-HETEROSEXUALEN
GURASO-DESIRA EZ-PATRIARKALEN IRUDITERIAK
ZABALTZEN”IKERKETA FEMINISTA LEHIAKETA 2022 Ikerketa honen bidez, nire gurasotasun nahia aztertu nahi dut, heterosexualak ez diren beste gizon batzuekin hitz eginez, eta ugalketa-estrategia ez-patriarkalak proposatu nahi ditut haien proiekzio, belaunaldi eta hazkuntzan, Mendebaldeko ahaidetasun-arau tradizionalei aurre eginez. 8 gizon elkarrizketatu ditut (7 cis eta trans 1), heterosexualik bat ere ez, eta inguruaren eragina, aita izateko… Informazio Gehiago: “GIZON EZ-HETEROSEXUALEN<br>GURASO-DESIRA EZ-PATRIARKALEN IRUDITERIAK<br>ZABALTZEN” - “VITORIA-GASTEIZKO ESKOLA-EREMUKO SEXU-HEZKUNTZARAKO
MATERIALEN ETA BALIABIDEEN AZTERKETA, IKUSPEGI SEXOLOGIKO,
FEMINISTA ETA INTERSEKZIONALETIK”Ikerketa hau Denbora elkartearen ekimenetik sortu da, Gasteizko ikastetxeetan sexu-hezkuntzarekin lotutako hezkuntza-materialei buruzko arreta deitzeko. Zehazkiago, horiek sexu-aniztasunari ematen dioten tratamenduaz,sexologia eta feminismoa uztartzen dituen begirada bat erabiliz.Gasteizko Udalaren jabekuntza-eskolak bere bigarren edizioan egin duen ikerketa-lan feministen lehiaketari esker egin ahal izan da.(2021-2022). Ikusi hemen ikerketa!


