
SEXKOLA
Sexu hezkuntza Eskolan
Sexkola hezkuntza sexualari buruzko proiektua da, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua (ikasleak, irakasleak eta familiak). Sexologia feminista oinarri hartuta, formakuntza, aholkularitza eta material didaktikoak eskaintzen ditugu, hezkuntza sexuala eskolan modu integralean txertatzeko.

Sexu-Hezkuntza Integrala Eskoletan
Programa honek, ikasturte osoan zehar sexu-hezkuntza eskolan modu transbertsalean txertatzeko estrategia integral eta koherente bat garatzen du.
Hezkuntza-komunitate osoarentzako (ikasleak, irakasleak eta familiak) prestakuntza eta aholkularitza barne hartzen ditu.
(Hiri hezitzaile markoaren barruan. Gasteizko Udalak sustatutako programa.)

Sexu-Hezkuntzaren inguruko Aholkularitza
Aholkularitza honen bidez, irakasleei eta familiei laguntza emango zaie, ikastetxeko ikasleekin gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko edo curriculumari begira sexu-hezkuntza integralari buruzko zalantzak argitzeko.
(Hiri hezitzaile markoaren barruan. Gasteizko Udalak sustatutako programa.)

Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida
Gida hau lehen hezkuntzako irakasleentzako tresna praktikoa da, hezkuntza sexuala eskolan lantzeko. Baliabide pedagogikoak, jarduera proposamenak eta hausnarketarako gakoak eskaintzen ditu, hezkuntza inklusiboago eta askatzaileago baterako bidea errazteko.
