
Ikastaroak eta Tailerrak
PROPOSAMEN EGOKITUAK
Esku hartzen dugun erakundeen eta kolektiboen eskaerei, beharrei eta ezaugarriei erantzuteko helburuarekin egiten dugu lan. Horretarako, sexualitateari eta gorputz-arteterapiari buruzko proposamen egokituak diseinatzen ditugu.
Izarran (Araba) kokatutako gure gelan ere jarduerak eskaintzen ditugu. Ikusi egitaraua hemen .
Sexualitatea
Sexu-hezkuntza · Sexu-aniztasuna · Hezkidetza · Pedagogia feministak · Indarkeria matxisten prebentzioa…
Sexualitateak gizakiak zeharkatzen ditu bizitzako etapa guztietan. Pertsonen dimentsio sexuatua gure biografia osoan zehar gurekin batera doan prozesu bizia eta etengabeko mugimenduan dagoena da. Aniztasunak erakusten digu ez dagoela sexualitatea, erotika, amatoria, desioak, harremanak… bizitzeko modu bakar eta on bat, baizik eta pertsona adina.
Nori zuzenduta daude?
Gorputz Arteterapia
Argazkilaritza · Pintura · Eskultura · Collage · Bideogintza · Idazketa · Joskintza · Gorputz adierazpena · Bisualizazio gidatuak…
Material eta hizkuntza artistiko desberdinak erabiltzen ditugu emozioak eta bizipenak esploratu eta adierazteko. Gorputzak presentzia hartzen du eta arreta jartzen diogu sormen prozesuari, garapen pertsonalaren, autoezagutzaren eta ongizate mental, fisiko eta emozionalaren zerbitzura jarriz. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako trebetasun edo esperientziarik izatea.
Nori zuzenduta daude?
Denbora Espazioa
Izarrako (Araba) gure aretoan ere eskaintzen ditugu jarduerak.
Ikastaroak, jarduerak eta tailerrak:
- SEXU HEZKUNTZA ETA AHOLKULARITZA SEXOLOGIKOA VITORIA-GASTEIZENUdal Hezkuntza Jarduerak Gasteizko Udalaren Hiri Hezitzailea programan. Genero-berdintasunerako hezkuntza (2022-gaur):
- SEXU HEZKUNTZA INTEGRALA LANDUKO DUGU IKASTURTE HONETAN ZEHAR GASTEIZKO HAINBAT ZENTROTAN.Hezkuntza zentroetan sexu-heziketa zeharka txertatzeko estrategia integral eta koherentea. Esku-hartzea marko sexologiko feminista batetik egingo da, aniztasuna balio gisa hartzen duena eta bizi garen testuinguru soziopolitikoa kontuan hartzen duena. Hemen proposatzen den estrategiaren azken helburua ikastetxeak erakunde autonomoagoak bihurtzea da, hezkuntza-etapa guztietan ikasleen sexu-heziketa integrala bermatzeko. Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
- “Familiak elkartzen”Proiektu artistikoa Montehermoso kultur espazioarekin elkarlanean. Jolasa eta materialekin gidatu gabeko esplorazioa ardatz diren instalazioak. Informazio gehiagorako hemen.
- E!SexErandioko udalerrirako sexu hezkuntzako programa integrala. Hezkuntza zentroak (LH, DBH, BATXI, irakasleak eta AMPA) eta herritarrentzako aholkularitza sexologikoko bulegoa. GUZUrekin elkarlanean. Erandioko Udalaren zerbitzua. Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
- “G · puntua”Gazteei, nerabeei eta haien inguruneari zuzendutako sexu- eta harreman-aholkularitzako udal zerbitzua. Galdakaoko Udala 2022-2023












