Denbora Espaziotik 2026-2027 ikasturtean gure zentroan eskaintza propioa eskaintzeko lanean gabiltza. Ahal dugun heinean gure lana eta mundu ikuskera elikatzen duten gaiak jorratuz: eraldaketa pertsonal, erlazional eta kolektiboa, gatazken ebazpena, justizia eraldatzailea, sexualitatea, sexu askapena…
Hona hemen urte osoko prozesuak direnak, ekintza puntualak eta su txikian egosten dabiltzanak:
Zabalik dauden izen-emateak

GIZONKERITIK, ARDURA ETA ERALDAKETARA
Zis gizonen kontzientzia feministarako ikastaro teroriko-esperientziala
Gizon moduan zure jarrerak errebisatu, boterearen erabilera egokia landu, enpatia garatu, emozioei tokia egin, kontzientzia feministan garatu edota sakondu eta norbere jarreren ardura hartuz, jendarte eraldaketarakoagente aktibo izan nahi al duzu?
Ikastaro teoriko-esperientzial honek horretan lagundu diezazuke.
🪢Ikasturte osoko prozesu formatuan
📅Urritik uztailera
🏠Hilean asteburu bat (larunbata+igande goiza)
🛜Hilean bideo-dei kolektibo bat
👨💻Ikastaroan zehar internet bidezko 4 saio indibidual (saio indibidual extrak egiteko aukera)
🌀Metodologia teoriko-esperientzial eta parte-hartzailea (Prozesu Lana/Process Work)
🗣Hizkuntza: euskara-gaztelera
📍Denbora Espazioa: eraldaketa pertsonal, erlazional eta kolektiborako zentroan (Izarra, Urkabustaiz. Araba)
Informazio dossierra: https://labur.eus/gizonak-info
Izen-ematea: https://labur.eus/Gizonak-izen-ematea
Animatu! Plaza mugatuak daude!
Antolakundeetan indarkeria matxistaren kudeaketa.
🌱 Eraldaketarako eta erreparaziorako bideak zabalduz eta espazioak sortuz.
📅 Urriaren 16, 17 eta 18a
👥 Fazilitatzaileak: Neus Andreu eta César Fernández
🗣️Hizkuntza: gazteleraz, baina parte-hartaileak euskaraz adierazi ahalko dira
Talde eta antolakunde guztiak botere, pribilegio eta rango dinamikez zeharkatuak daude. Eraso matxista bat jazotzen denean, askotan, polarizazioa, isiltasuna, beldurra edota konplexutasuna eusteko zailtasuna ere agertzen dira.
Prozesu Lanetik dinamika hauek begirada sakon, sistemiko eta erlazional batetik nola ulertu esploratuko dugu, erreparaziorako eta aldaketarako aukerak ireki eta eraldaketarako baldintzak sortuaz.
✨ Bizipen-mintegi bat non teoria, praktika eta lan-esperientziala uztartuko ditugun, hurrengo honetara hurbilduz:
• Antolakundeetan dauden botere eta rango dinamikak ulertu.
• Inpaktu handiko gatazkak fazilitatzeko formak esploratu.
• Erantzukizunari, ikasketa kolektiboari eta erreparazioari mesede egiten dien espazioak ireki.
▶️ Aportazioa: 295 € (Fundaerekin hobaria eskatzeko aukera eta %10eko deskontua PL Eskolan edo Fil a l’agullan matrikulatutako pertsonentzat)
🔗 Izen-ematea: https://labur.eus/PL_TP (Aukeratu “SEMINARIOS”. Ordenagailu batetatik egitea gomendatzen dizuegu eta edozein zalantza izanez gero idatzi info@trabajodeprocesos.net helbidera)


2027an, Prozesu Lanean diplomaturaren Oinarrizko Urtea Euskal Herrira iritsiko da eta Denbora Espaziotik artatuko dugu!
Lehen aldiz, norbere zein besteen prozesuak bidelaguntzeko talde bat formatuko dugu arlo hauetan: Barne Lana. Gatazka. Boterea. Trauma Kolektiboa. Sexualitatea. Erreparazioa.
Prozesu indibidual, erlazional eta kolektiboak fazilitatzen
ikasteko 6 topaketa eskainiko ditugu.
Formakuntza honek lagunduko dizu Prozesu Lanaren metodoa eta begirada kokatzen, gatazkaren dinamikak ulertzen, giro inklusiboak sustatzen eta botere-dinamikei zein horiek antolatzen eta mantentzen dituzten egiturei buruzko kontzientzia handiagoa izaten.
Ibilbide honen bidez, intentsitate handiko uneetan modu onuragarri eta eraginkorrean esku-hartzeko tresnak eta gaitasunak lortuko dituzu, giza harremanen mundua hobeto
ulertuz.
Informazio guztia: https://labur.eus/ProzesuLanaEUS
Izen-ematea: https://labur.eus/PL_TP (Aukeratu “Curso”)
Zalantzatarako: info@trabajodeprocesos.net
Izen-emateen edo ikastaroen informazio gehiago nahi izatekotan idatzi lasai asko!




