“Beldur. Beldurrarekin talka eginez, bere emozioak aurkitu zituen”.
Istorio hau, gure emozioak adierazteko gonbidapena da. Berauek txikiekin modu kontzientean partekatzeak erreferente positibo bihurtzen zaitu, eta horrek modu osasungarrian indartzen du haien garapen emozionala.
ETA ZUK, ZERI DIOZU BELDURRA???
Beldur gehiago irakurri, eta zurea partekatu iruzkinetan!!!


Nire bizitzan zehar beldur asko izan ditut. Gaur ausartuko naiz horietako batzuk partekatzera blog honen lehen iruzkinean…
Ipuinaren egile gisa, ipuina sortzean izan ditudan beldur batzuk kontatu nahi dizkizuet.
Lehenik eta behin, ilustrazioak gustatuko ez zitzaizkizuen beldur nintzen.
Era berean, beldur nintzen helduak ez ote ziren ausartuko beren beldurrak kontatzen eta ipuinak ezertarako balio ez izatea.
Eta, azkenik, beldur nion inork ez idazteari blog honetan… Eta zuk horrekin lagundu diezadakezu!!! Nirekin partekatzera ausartzen zara???
Lagunen haurrei ipuina kontatu genien. Gustura entzun zuten, begiak zabalik. Ipuina amaitzean, beldurren inguruan aritu ginen eta Mairi (4 urte) eta Xune (4 urte) hasi ziren esaten beraiek beldurra ziela olatuei eta itotzeari. Urrek (3 urte) aipatu zigun berak karramarroei diela beldurra eta Aiurik (4 urte) gaineratu zuen munstro gaiztoek izutzen dutela bera. Elkarrizketa politerako eman zigun arratsaldeak.