
Irakasleentzako Gida: Sexu Hezkuntza kurrikulum berrian txertatzeko gida
Gida hau irakasleentzako lagungarria izango den tresna bat da, hezkuntza sexual integrala hezkuntza etapa guztietan modu eraginkorrean lantzeko. Sexologia feministatik eta ikuspegi intersekzionaletik abiatuta, baliabide pedagogikoak eta estrategiak eskaintzen ditu, transbertsalki eta aurreiritzi gabe lantzeko.
Zer aurkituko duzu gidan?
๐ Sarrera: Testuingurua, helburuak eta gidaren egitura.
๐ Marko legala: Hezkuntza sexualaren aukerak eta erronkak curriculum berrian.
๐ Kurrikulum ezkutua eta eskola kultura: Erreferenteak, jarrerak eta espazioen eragina.
๐ Sexualitatea ikasgelan: Hezkuntza sexuala transbertsalki eta zehatz jorratzeko gakoak.
๐ Sexu aniztasuna: Identitatea, genero-adierazpena eta orientazio sexuala binarismorik gabe lantzea.
๐ Gorputzak eta aldaketak: Gorputz eredu normatiboen kritikotasuna eta aniztasunaren balioa.
๐ Ugalketa eta familiak: Ugalketa ikuspegi ez-generifikatu batetik eta familia-konfigurazio anitzen aitortza.
๐ Egun seinalatuak: Sexu hezkuntza ez mugatzeko estrategiak, egun esanguratsuen lanketarako proposamenekin.
๐ Familiekin lanketa: Elkarlana sustatzeko argudioak eta estrategiak.
๐ Baliabideak: Materialak, gidak eta Gasteizen irakasleentzako eskuragarri dauden zerbitzuak.
๐ฅ Deskargatu gida eta sustatu hezkuntza sexual feminista, inklusiboa eta eraldatzailea!
