
Aholkularitza Sexologikoa
Aholkularitza sexologikoko zerbitzua eskaintzen dugu erakunde, ikastetxe, elkarte eta kolektiborentzat. Egoera zehatzei buruzko kontsulta puntualak erantzuten ditugu, zalantzak argituz eta esku-hartze pertsonalizatuko baliabideak eskainiz. Helduekin, gazteekin eta haien inguruarekin (irakasleekin, familiekin, hezitzaileekin…) egiten dugu lan.
- Sexu-hezkuntza zure esku-hartze eremuan nola txertatu zalantzak dituzu?
- Ez al duzu argi nola kudeatu edo nola heldu egoera jakin bati, pertsona batekin edo talde batean?
- Egoera zail bat edo norbaiten ondoeza laguntzeko tresnak behar dituzu?
- Matxismoak eta LGBT+fobiak sortutako gatazkei heldu nahi diezu eta ez dakizu nondik hasi?
Kontsultatu gure zerbitzuak:
- SEXU HEZKUNTZA ETA AHOLKULARITZA SEXOLOGIKOA VITORIA-GASTEIZENUdal Hezkuntza Jarduerak Gasteizko Udalaren Hiri Hezitzailea programan. Genero-berdintasunerako hezkuntza (2022-gaur):
- SEXU HEZKUNTZA INTEGRALA LANDUKO DUGU IKASTURTE HONETAN ZEHAR GASTEIZKO HAINBAT ZENTROTAN.Hezkuntza zentroetan sexu-heziketa zeharka txertatzeko estrategia integral eta koherentea. Esku-hartzea marko sexologiko feminista batetik egingo da, aniztasuna balio gisa hartzen duena eta bizi garen testuinguru soziopolitikoa kontuan hartzen duena. Hemen proposatzen den estrategiaren azken helburua ikastetxeak erakunde autonomoagoak bihurtzea da, hezkuntza-etapa guztietan ikasleen sexu-heziketa integrala bermatzeko. Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
- E!SexErandioko udalerrirako sexu hezkuntzako programa integrala. Hezkuntza zentroak (LH, DBH, BATXI, irakasleak eta AMPA) eta herritarrentzako aholkularitza sexologikoko bulegoa. GUZUrekin elkarlanean. Erandioko Udalaren zerbitzua. Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
- “G · puntua”Gazteei, nerabeei eta haien inguruneari zuzendutako sexu- eta harreman-aholkularitzako udal zerbitzua. Galdakaoko Udala 2022-2023



